
195. zk., 2021eko irailaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 3 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4960
621/2021 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Erizaintzako Gainbegirale lanpostu bat betetzeko, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko BOMSeko Ezkerraldeko Eskualdean.
Hutsik dago Ezkerraldeko Eskualdeko Erizaintzako Gainbegirale lanpostua Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, eta bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau erkidearekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoarekin, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarrien arabera
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) eta plaza jabetzan edukitzea B1 lanbide-taldean.
b) B1 lanbide-taldeko titulua edukitzea.
c) Gutxienez, 3 urteko esperientzia edukitzea B1 lanbide-taldean.
d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betekizunak.
2.– Aintzat hartzekoak diren merituak.
– Lan-esperientzia edo prestakuntza izatea erizaintzako unitateetan.
– Lan-esperientzia edo prestakuntza izatea psikiatriako unitateetan, paziente psikiatrikoen tratuan eta arretan.
– Lan-esperientzia edo prestakuntza izatea lantaldeen antolamenduan eta kudeaketan.
– Lan-esperientzia edota prestakuntza izatea metodologian eta erizaintzako taxonomian.
– Ezagutza aditua edukitzea historia digitalari lotutako asistentzia-programetan: Osanaia, Osabide Global, e-Osabide eta bestelakoetan.
– Informatikako ezagutzak: Word eta Excel erabiltzaile mailan.
– SAP-Gizabide aplikazioaren ezagutza izatea.
Aurkeztu ahal izango dira, halaber, lanpostu honetan jarduteko interesgarriak eta baliotsuak izan daitezkeen beste merezimenduak.
3.– Euskararen ezagutza.
Balioetsiko da Euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta hura garatzen duten arauekin bat etorrita.
4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek eskabideak aurkeztuko dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzan (María Díaz de Haro 58, 48010 Bilbo), 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskabideak aurkeztu ahal izango dira, halaber, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako lekuetan eta moduan.
Interesdunek datu pertsonal guztiak beteko dituzte eskabide-orrian, eta hura aurkeztuko dute, dokumentatutako curriculum vitaearekin batera, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzan. Honakoa da eman beharreko dokumentazioa:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea izatea egiaztatzen duen agiriarena.
– Eskakizunak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Kontuan hartzekoak diren merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea jadanik CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala balioztatutakoa. Horrela bada, izangaiak hala adieraziko du bere eskabidean.
5.– Balorazio Batzordea.
Balorazio batzorde bat eratuko da, eta haren kideak izango dira: Erizaintzako zuzendaria, arlo komunitarioko Erizaintzako ondokoa eta Langileen Zerbitzuko burua (idazkari izango da, eta ahotsa eta botoa izango ditu).
Eskabideak behin balioztaturik, Batzordeak eginbide osagarriak egin ditzake. Horrela bada, izangaiei jakinaraziko dizkie.
Izangaien balorazioa eginda, eta hura ikusita, proposamen bat egingo da, dagokion izendapena gauzatze aldera. Baldin eta izangaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte, Batzordeak lanpostua hutsik uztea erabaki dezake, aurretiazko txosten arrazoituaren bidez.
Batzordeko bilera guztien akta egingo da, eta bertan jasoko dira, batetik, aurkeztutako izangaien zerrenda, eta bestetik, lanpostua esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko arrazoiak.
6.– Hautaketa prozedura.
Ez dira inolaz ere balioetsiko izangaiek deialdia EHAAn argitaratu den egunean ez dituzten merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala aurkeztu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Hemen hasitako prozedura amaituko da (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea) Osakidetzaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen ebazpen baten bidez. Ebazpena argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Osakidetzako intranetean eta web-orrian.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2021eko abuztuaren 2a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Zuzendari-gerentea,
CARLOS PEREIRA RODRIGUEZ.
RSS