Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2021eko irailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4953

IRAGARKIA, 2021eko irailaren 2koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, telelaguntza-zerbitzu publikoaren espediente bati buruzko dokumentazio-errekerimendua jakinarazteko dena.

Aipatutako ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, honen bidez, interesdunei edo euren ordezkariei jakinarazten zaie euren espedientearekin lotuta adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe hori igaro eta gero ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, ulertuko dela telelaguntza-zerbitzu publikoaren eskaeran atzera egin dutela.

Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduei buruzko testu osoa Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 2a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala