Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2021eko irailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4942

AGINDUA, 2021eko irailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako itunpeko ikastetxe pribatuen federazio eta elkarteei 2021-2022 ikasturtean ikastetxeko hizkuntza-proiektuekin lotutako prestakuntza-jarduerak egin ditzaten dirulaguntza-deialdiko Hautaketa Batzordea izendatzeko dena.

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren bitartez, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako itunpeko ikastetxe pribatuen federazio eta elkarteei 2021-2022 ikasturtean ikastetxeko hizkuntza-proiektuekin lotutako prestakuntza-jarduerak egin ditzaten dirulaguntza-deialdia egin zen.

Aipaturiko aginduak, 8. artikuluan, honako hau esaten du:

Hautaketa-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Honako hauek osatuko dute:

Santos Palma Arnaiz, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzako Etengabeko Irakaskuntza eta Irakasleen Hobekuntzarako Zerbitzuaren arduraduna; batzordeburua izango da.

Rosa Márquez Villar eta Celia Luengo Ugidos, Etengabeko Irakaskuntza eta Irakasleen Hobekuntzarako Zerbitzuko teknikariak. Haietako batek idazkari lanak egingo ditu.

Agindu horren 7. artikuluaren arabera, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza da laguntzak kudeatzen dituen organoa; organo horretako langileen artean izandako aldaketak aintzat harturik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– EAEko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako itunpeko ikastetxe pribatuen federazio eta elkarteei 2021-2022 ikasturtean ikastetxeko hizkuntza-proiektuekin lotutako prestakuntza-jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko deialdiko Hautaketa-Batzordeko kide pertsona hauek izendatzea:

Birginia Pozo González, Berritzegune Nagusiko zuzendaria; batzordeburua izango da.

Paula Saenz de Ugarte Balza eta Celia Luengo Ugidos, Etengabeko Irakaskuntza eta Irakasleen Hobekuntzarako Zerbituko teknikariak. Haietako batek idazkari lanak egingo ditu.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala