Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2021eko irailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4941

AGINDUA, 2021eko irailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuei 2021-2022 ikasturtean STEAM arloko hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdiko balorazio-batzordea izendatzeko dena.

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 7ko Aginduaren bitartez, 2021-2022 ikasturtean STEAM arloko hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak garatzeko dirulaguntza-deialdia egin zen EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuentzat.

Aipaturiko aginduak, 11. artikuluan, honako hau esaten du:

Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat sortuko da. Bertan, bi sexuetako ordezkariak egongo dira, eta gutxienez % 40ko oreka mantendu beharko da. Honako hauek osatuko dute balorazio-batzordea:

Presidentea: Etengabeko Ikaskuntzako eta Irakasleak Hobetzeko Zerbitzuaren arduraduna: Santos Palma Arnaiz.

Bokalak: Etengabeko Ikaskuntzako eta Irakasleak Hobetzeko Zerbitzuko bi teknikari. Bietako batek idazkari-lanak egingo ditu: Paula María Saenz De Ugarte Balza, Celia Luengo Ugidos.

Hezkuntza teknologikoaren eta hezkuntza zientifikoaren arloko Berritzegune Nagusiko gizonezko aholkulari bat eta emakumezko aholkuari bat: Karlos Sukunza Pagola, Elvira González Aguado.

Ingurugelako aholkulari bat: Beatriz Antón Garramiola.

Agindu horren 10. artikuluaren arabera, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza da laguntzak kudeatzen dituen organoa; organo horretako langileen artean izandako aldaketak aintzat harturik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuei 2021-2022 ikasturtean STEAM arloko hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdiko balorazio-batzordeko kide ondorengo pertsona hauek izendatzea:

Presidentea: Berritzegune Nagusiko zuzendaria: Birginia Pozo González.

Bokalak: Etengabeko Ikaskuntzako eta Irakasleak Hobetzeko Zerbitzuko bi teknikari. Bietako batek idazkari-lanak egingo ditu: Paula María Saenz De Ugarte Balza, Celia Luengo Ugidos.

Hezkuntza teknologikoaren eta hezkuntza zientifikoaren arloko Berritzegune Nagusiko gizonezko aholkulari bat eta emakumezko aholkuari bat: Karlos Sukunza Pagola, Elvira González Aguado.

Ingurugelako aholkulari bat: Beatriz Antón Garramiola.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala