Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2021eko irailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4881

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 64/2021 prozedura laburtuko interesdunak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

64/2021 prozedura laburtua, 2016ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez (apirilaren 25eko EHAA, 77. zk.) deitutako Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa. Errekurritutako jarduketa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2021eko apirilaren 27ko Ebazpena da, errekurtsogilea hautaketa-prozedura horretatik kanpo uzten baitu 2.1.g) oinarrian ezarritako betekizuna ez betetzeagatik.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozedurako interesdunak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2021eko irailaren 1a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala