
191. zk., 2021eko irailaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
4857
AGINDUA, 2021eko irailaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan Lurralde-ordezkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten duen Osasuneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 26ko Aginduaren 3. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Juan Manuel Sanzo Ollakarizketa izendatzea Osasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan lurralde-ordezkari (510166. kodea, 3. dotazioa).
Bigarrena.– Izendapen horrek 2021eko irailaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 10a.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.