
190. zk., 2021eko irailaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ARARTEKOA
4839
EBAZPENA, 2021eko irailaren 13koa, Arartekoarena, erakundeko Kontratazio Mahaiaren osaerari buruzkoa.
Azaroaren 8ko 9/2017 Legeak, Sektore Publikoko Kontratuenak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten du Espainiako ordenamendu juridikora. Lege horren 326. artikuluak arautzen du administrazio publikoen kontratazio-mahaien osaera esleipen-prozedura irekietan, ireki sinplifikatuetan, murriztuetan, lehia-elkarrizketako prozeduretan, lizitazio-prozedura negoziatuetan eta berrikuntzarako elkartzeko prozeduretan.
Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamendurako Araudiaren 45. artikuluan ezarritakoaren arabera (2010eko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez onartua; martxoaren 24ko EHAA, 56. zk.) honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ararteko erakundearen Kontratazio Mahaia honela osatuta egongo da:
Mahaiburua: Faustino López de Foronda Vargas, idazkari nagusia. Ordezkoa: Jorge Navas Bilbao, aholkulari juridikoa.
Mahaikideak:
– Jaione Aguirre Alcelay, Aurrekontu eta Ekonomia Kudeaketako eta Administrazio, Langile eta Mantentze-lanetako zuzendaria.
– Inmaculada de Miguel Herrán, Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko zuzendaria.
– Maite Basabe Chavarri, aholkulari juridikoa.
– Ana Barriuso Barriuso, Eusko Legebiltzarreko Zerbitzu Ekonomikoetako burua.
Ararteko erakundearen mahaikideen ordezkoak honako hauek izango dira, hurrenez hurren:
– Carlos Barcina Fernández, aholkulari juridikoa.
– María José Fernández de Landa Montoya, aholkulari juridikoa.
– María del Carmen Bruño Azpiroz, aholkulari juridikoa.
Ondasun eta zerbitzu informatikoak kontratatzerakoan, mahaikide izango da Juan José Arruza Laraudogoitia, Eusko Legebiltzarreko Informatika Zerbitzuetako zuzendaria. Horren ordezkoa Andoni Aia Arrizabalaga izango da.
Idazkaria: Mikel Iturbe Zabaleta.
Idazkaria ordezkatu behar bada, Maite Basabe Chavarri aholkulari juridikoak beteko ditu eginkizun horiek.
Bigarrena.– Baliorik gabe geratzen dira Kontratazio Mahaiaren aurreko izendapenak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau argitaratzen den egunetik aurrera jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 13a.
Arartekoa,
MANUEL LEZERTUA RODRÍGUEZ.
RSS