Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2021eko irailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4809

IRAGARKIA, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen jabetzako bi higiezin enkante bidez besterentzeko prozedura irekiari buruzkoa.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateratuaren 100.1 artikuluan eta UPV/EHUko errektorearen 2021eko ekainaren 2ko Ebazpenean ezarritakoa betez, UPV/EHUk Bilbon eta Sopelan jabetzan dituen bi higiezin enkante bidez besterentzeko prozedura publikoaren deialdia argitaratzen da.

OINARRIAK

1.– Esleipena egingo duen erakundea.

a) Organismoa: UPV/EHUko Errektoregoa. Errektoregoaren eraikina. Sarriena auzoa z.g. 48940 Leioa.

b) Espedientea izapidetuko duen atala: Ondare eta Kontratazioko Gerenteordetza, Ondare Zerbitzua. Telefonoa: 94 601 50 30.

c) Espedientearen zenbakia: OP 01/21B.

2.– Prozeduraren xedea.

UPV/EHUk jabetzan dituen bi higiezin hauetarako erosleak hautatzea: batetik, Bilboko María Díaz de Haro kaleko 31. zenbakian eta Simón Bolívar kaleko 19. zenbakian dagoen garajeko 99. aparkalekuaren partzela, eta, bestetik, Sopelako Arriatera etorbideko 59. zenbakian (Larrabasterra auzoa) dagoen lonja.

Bi higiezinak kargarik eta zamarik gabe daude.

3.– Interesdunak.

Kontratatzeko gaitasuna duten pertsona fisiko edo juridiko guztiek hartu ahal izango dute parte prozedura honetan, aintzat hartuta Kode Zibilean kontratu mota guztietarako gaitasun orokorrari buruz jasotako arauak eta, bereziki, salerosketa kontratuei eta enkante publikoen prozeduretan parte hartzeari buruzkoak.

Ezin izango dute prozeduran parte hartu Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritakoaren arabera Administrazio publikoekin kontratatzeko debekua jaso dutenek.

4.– Esleipena egiteko prozedura.

Prozedura irekia izango da, lizitaziorako oinarrizko tasaren gaineko goranzko enkante bidezkoa. Eskaintzak gutun azal itxian aurkeztu beharko dira eta baldintza juridiko-ekonomikoen agirietan ezarritakoari jarraituko zaio.

5.– Oinarrizko prezioa.

Bilboko aparkalekuaren partzelaren oinarrizko prezioa 41.963,81 eurokoa izango da, eta Sopelako lonjaren oinarrizko prezioa 27.732,36 eurokoa. Kopuru horiek bat datoz Bizkaiko Foru Aldundiak higiezinei ezarritako gutxieneko balio esleigarriarekin.

6.– Eskaintzak aurkezteko epea.

Hilabete, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

7.– Lizitatzaileentzako dokumentazio interesgarria.

Higiezinen jabetza tituluak, baldintza juridiko-ekonomikoen agiriak eta gainerako dokumentazio interesgarria UPV/EHUko Ondare Zerbitzuaren webgunean daude interesdunen eskura, bai eta aipatutako Ondare Zerbitzuan bertan ere (Errektoregoaren Eraikina, Sarriena auzoa z.g., Leioa).

8.– Bisiten araubidea.

Higiezinak bisitatu nahi dituztenek hitzordua hartu beharko dute aurrez, 94 601 50 30 telefonora deituta.

9.– Eskaintzak proposatzeko eredua.

Baldintza juridiko-ekonomikoen agirian agertzen dena.

10.– Bermea.

Enkantean parte hartu ahal izateko, berme bat osatu beharko da aldez aurretik, lizitaziorako oinarrizko prezioaren % 20koa, baldintza juridiko-ekonomikoen agirian jasotakoari jarraikiz.

Leioa, 2021eko irailaren 7a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala