Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2021eko irailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4791

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita B motako joko-areto batek fidantza bueltatzeko eskatu duela.

Uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorreko 45. artikuluak ezartzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla fidantzak iraungitzeko eskaerak, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal izan dezaten.

Prozedura honetako interesdun izan daitezkeenak ezezagunak izanik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluari jarraituz, argitara ematen da F201001005 zenbakiz erregistratutako B01038363-k 2010eko irailaren 30ean jarritako fidantza bueltatzeko eskaera, B motako joko-areto moduan. Horrela, bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) eskatu ahal izango diote zordundutako zenbatekoa fidantzaren kargura ordaintzeko eskaera.

Eskabidearekin batera, kreditua, zenbatekoa, gertaeren azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua egiaztatzen dituen agiri bat aurkeztu behar da.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 17a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala