Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2021eko irailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4765

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita honako deialdi honetako onuradun diren erakundeen zerrenda: desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzea sustatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdia.

Dirulaguntza publikoak ematean publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da onuradunen zerrenda, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzea sustatzeko laguntzen 2020ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2020ko otsailaren 25eko bileran (2020ko martxoaren 10eko EHAA, 48. zk.). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da (ebazpen honen I. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 11.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala