
185. zk., 2021eko irailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
4764
EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 4koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez Comisiones Obreras de Euskadi-Euskadiko Langile Komisioak Konfederazio Sindikalaren estatutuak aldatzeko akordioaren gaineko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzeko agintzen baita, eta horren berri ematen.
Enpresa eta Sindikatu Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko bulego publiko honetan espediente bat ireki da, Comisiones Obreras de Euskadi-Euskadiko Langile Komisioak Konfederazio Sindikalaren estatutuak aldatzeko akordioaren gaineko dokumentazioa eta estatutu berriak gordailutzeari buruzkoa (konfederazioaren ordezkariak aurkeztu ditu agiriak). Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2021eko uztailaren 30ean, zenbait agiri aurkeztu dira, eta, haien bidez, eskatzen da aipatutako konfederazio sindikalaren estatutuak aldatzeko akordioaren gaineko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzea.
Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta dokumentazio horretan honako dokumentu hauek daude jasota: gordailutze-eskabidea egiteko instantzia, konfederazioak onetsitako lan-arloko akordioen eskritura publikoaren kopia eta aldatutako estatutuena, bai eta sinatzaileen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa ere.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.m) artikuluak organo honi ematen dio enpresa- eta sindikatu-elkarteen estatutuak gordailutzea formalizatzeko eskumena.
Bigarrena.– Prozedura honetan aplikatu behar den funtsezko araudia Sindikatu Askatasunari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Legean eta Sindikatuen eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.
Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztu den dokumentazioa aztertu ondoren, egiaztatu da zuzenbidearen araberakoa dela. Horrenbestez, gordailutzeko onartu behar dira aipatutako konfederazio sindikalaren estatutuak aldatzeko akordioen gaineko dokumentazioa eta estatutu aldatuak, eta horren berri eman behar da.
Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agindua ematea Comisiones Obreras de Euskadi-Euskadiko Langile Komisioak Konfederazio Sindikalaren estatutuak aldatzeko akordioen gaineko dokumentazioa eta estatutu aldatuak gordailutu daitezen.
Bigarrena.– Agindua ematea gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Hirugarrena.– Ebazpen honek eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Laugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunei, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan xedatuta dagoen moduan; halaber, jakinarazi behar zaie ebazpena aurkaratu ahal izango dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salan, Lan Arloko Jurisdikzioa Arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 4a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.
RSS