Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2021eko irailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4713

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 30ekoa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko urriaren 10eko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrenda. Agindu horren bidez, minimis laguntzen araubidean ardogintza sektorean inbertsio proiektuetarako laguntzak jasotzeko deialdia egiten da.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko urriaren 10eko Aginduaren bidez, laguntza-programa bat ezarri zen 2019ko ekitaldian, ardogintza sektoreko inbertsio proiektuetarako, minimis laguntzen araubidearen pean.

Aipatutako aginduaren bederatzigarren ebazpen-zatiaren 8. paragrafoak hau xedatzen du: «Laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren titularraren ebazpenaren bidez, nekazaritza arloan eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.net) argitaratuko da agindu honen babespean esleitutako dirulaguntzak eskuratu dituztenen zerrenda, esleitutako zenbatekoak adierazita, publikotasunaren ondorioetarako.»

Beraz, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2019ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez onuradunei jakinarazi ondoren, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko urriaren 10eko aginduan aurreikusitakoaren arabera, hau.

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea, jende orok jakin dezan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko urriaren 10eko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen onuradunen zerrenda I. eranskinean eta ukatutako eskaeren zerrenda II. eranskinean. Agindu horren bidez, ardogintza sektorean inbertsio proiektuetarako laguntzak arautzen dira, minimis laguntzen araubidearen pean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 30a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala