
179. zk., 2021eko irailaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 2 orri.)
- EPUB (249 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4682
IRAGARKIA, entzunaldi-izapidea jakinaraztekoa.
Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Aprobetxamenduen titularrei jakinarazteko helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu arren ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau argitaratzen da, Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudiaren 165. artikuluko 4. apartatuan eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 82. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, emakida-eskubidea azkentzeko espedienteen berri ematen da. Emakida-eskubideen ezaugarriak iragarki honen eranskinean zehazten dira.
Espedienteak Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan aztertu ahal izango dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan, egoki ikusten diren dokumentu eta egiaztapenak alegatu ahal izango dira. Helbidea: Intxaurrondo kalea 70, 1. solairua, 20015 Donostia.
Iragarki hau argitara ematen da eranskinean aipatutako interesdunak eta pertsona oro jakinaren gainean jartzeko, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 22a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.