
179. zk., 2021eko irailaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4676
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 56/2021 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
56/2021 prozedura laburtua, 2021eko martxoaren 26ko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren aurka hautagai batek jarrita. Ebazpen horrek 2020ko abenduaren 16ko Epaimahai Kalifikatzailearen akordioaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen. Hau guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako Oinarrizko Eskalako agente Kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko 2019ko abenduaren 20an deitutako hautaketa-prozeduraren barruan.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2021eko uztailaren 30a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.