
179. zk., 2021eko irailaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (3087 KB - 25 orri.)
- EPUB (3276 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4666
50/2021 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Euskadiko Birgizarteratze Institutuaren (IRSE/EBI) arteko lankidetza-hitzarmena, genero-indarkeriako delituen biktima diren emakumeei jarduera judizialetan lagun egiteko proiektu pilotu bat garatzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du hitzarmen hori, eta dagokion publizitatea emateko asmoz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Euskadiko Birgizarteratze Institutuaren (IRSE/EBI) arteko lankidetza-hitzarmenaren testua, genero-indarkeriako delituen biktima diren emakumeei jarduera judizialetan lagun egiteko proiektu pilotu bat garatzeko dena. Honen eranskinean dago jasota testu hori.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko abuztuaren 18an.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.