Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2021eko irailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4644

AGINDUA, 2021eko uztailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Durangoko udalerrian (Bizkaia) «Bartolome Ertzilla» Musika Kontserbatorio Profesionalari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Durangoko udalerrian (Bizkaia) «Bartolome Ertzilla» Musika Kontserbatorio Profesionalari musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente horrek ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 389/1992 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa, ikasketa artistikoak irakasten dituzten ikastetxeen gutxiengo arauak ezartzen dituena, 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskadiko Autonomia Elkartean Musika Eskola direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena, irailaren 20ko 250/2005 Dekretua, musika ikasketen oinarrizko maila eta maila ertaineko kurrikuluma arautzen duena baita maila horietara iristeko araua, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Baimena ematen da jarraian zehazten den musika kontserbatorio profesionalari 2021-2022 ikasturtetik aurrera Baxu elektrikoa espezialitatea gehitzeko:

Kode-zenbakia: 015589 eta 48017137.

Izen generikoa: Musika Kontserbatorio Profesionala.

Izen espezifikoa: «Bartolome Ertzilla».

Titularra: Organismo Autónomo Administrativo Escuela de Música y Conservatorio de Grado Medio Bartolomé Ertzilla.

Helbidea: Montebideo etorbidea, 7.

Udalerria: Durango.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: Pianoa, Biolina, Biola, Biolontxelo, Kontrabaxua, Oboea, Klarinetea, Saxofoia, Txistua, Fagota, Flauta, Tronpa, Tronpeta, Kantua, Gitarra elektrikoa, Perkusioa eta Baxu elektrikoa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala