Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2021eko irailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4641

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita honako deialdi honetako onuradun diren erakundeen zerrenda: txanda-kontraturako laguntzen 2020ko ekitaldiko deialdia.

Dirulaguntza publikoak ematerakoan, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, txanda-kontraturako laguntzen 2020ko ekitaldiko deialdiak 8.6 artikuluan ezartzen duenez (Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2019ko abenduaren 11ko bilkuran onartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da zein diren deialdi horren babesean emandako laguntzen erakunde onuradunak eta jasotako zenbatekoak.

Hori dela eta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako deialdi honetako erakunde onuradunen zerrenda: txanda-kontraturako laguntzen 2020ko ekitaldiko deialdia. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2019ko abenduaren 11n egindako bileran (erabaki hori 2019ko abenduaren 26ko EHAAn argitaratu zen, 245. zenbakian). Ebazpen honen eranskinean dagoen zerrendan honako hauek adieraziko dira: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 11.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala