Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2021eko irailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4635

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako zehapen-prozedura batzuen ebazpenak, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arlokoak.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak zehapen-espediente batzuk ebatzi ditu, zerikusia dutenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloko arau-hauste batzuekin.

Interesdun batzuei ezin izan zaizkie ohiko moduan jakinarazi ebazpenak, eta horregatik argitaratzen da iragarki hau. Interesdun horien NAN/AIZ zenbakien zerrenda eranskinean dago.

Legezko ohartarazpenak:

Zehapen-ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa aipatutako sailburuordeari aurkez dakioke, baina baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan ere, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek araututakoarekin bat etorriz. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz – aurretik hitzordua hartu behar da).

Era berean, interesdunei ohartarazten zaie ordainketa epe honetan egin beharko dutela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesdunek gora jotzeko errekurtsorik jarriz gero, gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen dutenean –ezetsi egiten bada, behintzat–.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan, aldez aurretik hitzordua eskatuta).

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, dagozkion errekarguekin.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek, epeen zenbaketari dagokionez, «dies a quo» ondorioak izango ditu, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 4a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala