Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2021eko abuztuaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4600

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 30ekoa, Migrazioko eta Asiloko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko ebazpen-proposamena egin behar duen Balioespen Batzordeko kideak.

AURREKARIAK

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko uztailaren 27ko Aginduaren bidez (2021eko abuztuaren 30eko EHAA), EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko deia egiten da.

Agindu horren 4.1 artikuluan adierazitakoaren arabera, Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzari dagokio laguntza horiek kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea. Halaber, dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteko eskumena izango duen Balioespen Batzordeko kideak hautatuko ditu, baita Batzordeko idazkaritzaz arduratuko den pertsona ere.

Era berean, aginduaren 4.2 artikuluari jarraituz, kide anitzeko organo hori gutxienez bi pertsonak eta gehienez lau pertsonak osatuko dute, eta, betiere, Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzako goi-karguak edo langile publikoak izan beharko dute.

Horrez gain, aginduaren 4.3 artikuluak adierazten du Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzako langile publiko batek kide anitzeko organoaren idazkari gisa jardungo duela. Gainera, organo horren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Aurrekoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko ebazpen-proposamena egingo duen Balioespen Batzordean parte hartuko duten pertsonak izendatzea. Dirulaguntza horietarako deia Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko uztailaren 27ko Aginduaren bitartez egin da (2021eko abuztuaren 30eko EHAA). Hona batzordeko kideak:

Mahaikideak:

Begoña Gana Camiruaga, Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzako Administrazio-kudeaketako teknikaria.

Aitor Eguinoa Isasmendi, Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzako immigrazioko teknikaria.

Idazkaria:

Lidia Barrutia Arregi, Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzako immigrazioko teknikaria.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen kontra, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz,2021eko uztailaren 30a.

Migrazio eta Asiloko zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.


Azterketa dokumentala