Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2021eko abuztuaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4598

48/2021 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearekin izenpetutako hezkuntza-lankidetzarako esparru-hitzarmena, helburu hau duena: kanpoko praktika akademikoak egitea eta gradu amaierako eta/edo master amaierako lanak garatzea eta/edo zuzentzea.

2021eko ekainaren 1ean egindako bilkuran Gobernu Kontseiluak onartu duen Erabakiaren bidez, baimendu egiten da aipatutako hezkuntza-lankidetzarako esparru-hitzarmena izenpetzea, eta, beharrezko publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearekin izenpetutako hezkuntza-lankidetzarako esparru-hitzarmenaren testua, ebazpen honen eranskinean dago jasota dagoena. Hitzarmenak helburu dauka kanpoko praktika akademikoak egitea eta gradu amaierako eta/edo master amaierako lanak garatzea eta/edo zuzentzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 26a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala