Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2021eko abuztuaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4593

948/2021 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Patricia Rodriguez Landajuela andrea hautatzen baiten Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Medikoaren lanpostua betetzeko.

Aztertua izan da Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Medikoaren lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko maiatzaren 25eko 708/2021 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2021eko ekainaren 28ko EHAAn (126. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Patricia Rodriguez Landajuela andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Patricia Rodriguez Landajuela andrea Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Mediko izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2021eko uztailaren 28tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala