Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2021eko abuztuaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4592

947/2021 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Nerea Aperribay Sáez andrea hautatzen baiten Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendariaren lanpostua betetzeko.

Aztertua izan da Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko maiatzaren 20ko 680/2021 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2021eko ekainaren 28ko EHAAn (126. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira. Haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, María Nerea Aperribay Sáez andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Nerea Aperribay Sáez andrea Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2021eko uztailaren 26tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala