Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2021eko abuztuaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4540

IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren ebazpen bat jakinarazteko dena; ebazpen horren bidez, Erandio udal-mugarteko (Bizkaia) Ribera de Axpe etorbideko 34. zenbakiari dagokion lurzoru-kalitatearen adierazpena ematen zaio.

Ezinezkoa izan da eranskinean agertzen diren interesdunei aipatutako ebazpena helaraztea. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Horren berri ematen da interesduna jakitun egon dadin eta banakako jakinarazpentzat har dezan.

Interesdunek eskuragarri dute Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren ebazpenaren testu osoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Ebazpen-proposamen horren bidez, Erandio udal-mugarteko (Bizkaia) Ribera de Axpe etorbideko 34. zenbakiari dagokion lurzoru-kalitatearen adierazpena ematen zaio, betiere Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozedurarekin bat etorriz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 23a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala