Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2021eko abuztuaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4525

46/2021 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko lankidetzarako Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua argitaratzea xedatzen duena.

Gobernu Kontseiluak, 2021eko uztailaren 13an egindako bilkuran, aipatutako hitzarmenaren eredua izenpetzea baimentzen duen Erabakia onartu du, eta, behar den publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko lankidetzarako Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren ereduaren testua. Testu hori ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 20a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala