166. zk., 2021eko abuztuaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4515
1135/2021 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miren Arantza Antolín Mugarza andrea Gainbegiratzaile kargutik kendu den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Gernika-Lumoko Ospitalean.
31/2018 Ebazpenaren bidez, Miren Arantza Antolín Mugarza andrea Gainbegiratzaile izendatu zen Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Gernika-Lumoko Ospitalean.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Miren Arantza Antolín Mugarza andrea Gainbegiratzaile kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Gernika-Lumoko Ospitalean, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko uztailaren 15ean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Galdakao, 2021eko uztailaren 27a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.