Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2021eko abuztuaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4507

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita B motako jokoaren enpresa operadore batek fidantza itzultzeko eskatu duela.

Uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorraren 45. artikuluak ezartzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla fidantzak azkentzeko eskaerak, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal izan dezaten.

Prozedura honetako interesdun izan daitezkeenak ezezagunak izanik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluari jarraituz, argitara ematen da F201000930 zenbakiz erregistratuta B01234459k, B motako enpresa operadore den aldetik, 2010eko irailaren 14an jarritako fidantza itzultzeko eskaera. Horrela, bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) eskatu ahal izango diote zordundutako zenbatekoa fidantzaren kargura ordaintzeko.

Eskaerarekin batera aurkeztu behar dira kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 14a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala