Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2021eko abuztuaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4506

AGINDUA, 2021eko uztailaren 16koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko kideen kargu-uzteak eta izendapenak egiten dira, eta aipatu kontseiluaren egungo osaerari publizitatea ematen zaio.

Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteari buruzko ekainaren 19ko 4/2008 Legearen 6. artikuluan sortu zen Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua, zeinaren xedea baita terrorismoaren biktimen partaidetza bideratzea haiei eragiten dieten gai guztietan, bai eta administrazio publikoei arlo honetako politika zehatzak abiaraz ditzatela proposatzea ere.

Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren maiatzaren 17ko 75/2016 Dekretuak arautu zituen Kontseilu horren osaera, izendatzeko sistema, funtzionamendu-araubidea eta eginkizunak. Aipatu dekretuaren 5. artikuluak kontseilu horren osaera ezartzen du, eta 6. artikuluak, bestetik, kideak aukeratu eta izendatzeko zehaztasunak arautzen ditu. Eusko Jaurlaritzan terrorismoaren biktimei laguntzeko eskumena duen Saileko titularra arduratu behar da kontseilu horretako kideak izendatzeaz.

Era berean, maiatzaren 17ko 75/2016 Dekretu horren 8. artikuluaren arabera, ospe handiko pertsona bat izango da kontseiluburua, administrazio publikoen eta gizarte zibilaren adostasunez izendatuta. Kontseiluburuak ebatziko ditu berdinketak, bere botoz, erabakiak hartze aldera. Kontseiluburua ez egotea, gaixo izatea edo haren kargua hutsik egotea gertatuz gero, Kontseiluaren erabakiz aukeratuko da haren ordezkoa.

2020ko uztailaren 12an Eusko Legebiltzarraren hauteskundeak egin ondoren, eta lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) onartu eta indarrean jartzearen ondorioz, hainbat aldaketa egon ziren administrazio publikoen eskutik Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko kide gisa izendatuta zeuden pertsona batzuen administrazio-egoeretan. Halaber, ordurako amaituta zegoen Kontseilu horretan parte hartzen zuten gizarte zibileko elkarteen ordezkarien izendapenen indarraldia.

Hori guztia dela eta, hainbat titular eta ordezkari izendatu ondoren, maiatzaren 17ko 75/2016 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera eta aipatu artikuluaren zortzigarren paragrafoan xedatutakoari jarraikiz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko kideak izendatu zituen, 2020ko abenduaren 16ko Aginduaren bidez.

Bestalde, aipatu kontseilu horrek, 2020ko abenduaren 16ko ohiko bilkuran, eta kideen adostasunez, organo horretako kontseiluburu izendatu zuen José Luis de la Cuesta Arzamendi jauna, EHUko Zigor Zuzenbideko katedraduna eta Kriminologiaren Euskal Erakundeko (KREI) zuzendaria. Izendapen hori formalki jakinarazi zitzaion pertsona horri, eta hark kargu hori betetzea onartu zuen, organo horren 2020ko abenduaren 16ko bileran.

Horren guztiaren ostean, Hezkuntza Sailak Kontseiluko ordezkarien izendapenean egondako aldaketa baten berri eman du. Terrorismoaren biktimei laguntzeko eskumena duen Zuzendaritzaren ordezkaritzan ordezko gisa izendatu zen kideak, Kontseilu horretan ordezko idazkaritza-lanak egiten zituenak, Zuzendaritza horretako langile izateari utzi dio.

Era berean, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretua onartu eta indarrean jartzearen ondorioz, terrorismoaren biktimei laguntzeko funtzioak betetzen dituzten Sailburuordetzari eta Zuzendaritzari dagozkion karguen izendapenak egokitu egin behar dira.

Azkenik, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren jarduera-eremua kontuan hartuta, organo horren egungo osaera jendaurrean ezagutzera ematea interes publikoko gaia dela uste da.

Hori guzti hori dela kausa, eta Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren maiatzaren 17ko 75/2016 Dekretuaren 6. artikuluan esleitzen zaizkidan eskumenak betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko kide hauek kargu-gabetzea:

Eusko Jaurlaritzan hezkuntza-alorrean eskumena duen saila ordezkatzeko:

Titularra: José Ignacio Bañuelos Ibáñez, Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.

Ordezkoa: Lucía Torrealday Berrueco, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.

Eusko Jaurlaritzan terrorismoaren biktimei laguntzeko eskumena duen zuzendaritza ordezkatzeko ordezko kidea, Kontseiluan ordezko gisa idazkari-lanak ere betez:

Goizargi Cano Ormazabal, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako Gizarte Laguntzako teknikaria.

Bigarrena.– Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko kide izendatzea honako pertsona hauek:

Eusko Jaurlaritzan hezkuntza-alorrean eskumena duen saila ordezkatzeko:

Titularra: Lucía Torrealday Berrueco, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria.

Ordezkoa: Amaia Agirre Pinedo, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria.

Eusko Jaurlaritzan terrorismoaren biktimei laguntzeko eskumena duen zuzendaritza ordezkatzeko ordezko kidea, Kontseiluan ordezko gisa idazkari-lanak ere betez:

Nerea Cambra Becerril, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzako Gizarte Laguntzako teknikaria.

Hirugarrena.– Jendaurrean azaltzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sartuz, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren egungo osaera honako hau dela:

a) Kontseiluburua: José Luis de la Cuesta Arzamendi.

b) Administrazio publikoen kideak:

Titularra: Jose Antonio Rodríguez Ranz, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea.

Ordezkoa: Mónica Hernando Porres, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria.

Titularra: Mónica Hernando Porres, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria.

Ordezkoa: Laura Sagastizabal Errazu, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzako Gizarte Gaien Arloaren arduraduna.

Eusko Jaurlaritzan terrorismoaren biktimei laguntzeko eskumena duen zuzendaritza ordezkatzeko, Kontseiluko idazkari-lanak ere betez:

Titularra: Marian Sanchez Amado, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.

Ordezkoa: Nerea Cambra Becerril, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzako Gizarte Laguntzako teknikaria.

Eusko Jaurlaritzan hezkuntza-alorrean eskumena duen saila ordezkatzeko:

Titularra: Lucía Torrealday Berrueco, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria.

Ordezkoa: Amaia Agirre Pinedo, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua ordezkatzeko:

Titularra: Aintzane Ezenarro Egurbide, Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria.

Ordezkoa: Ainhoa Zugasti Bilbao, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko aholkulari juridikoa.

Eudel Euskadiko Udalen Elkartea ordezkatzeko:

Titularra: Ane Beitia Arriola, Elgoibarko alkatea.

Titularra: Isabel Landa Gaubeka, Berangoko alkatea.

c) Gizarte zibileko kideak:

– EAEn egoitza edo ordezkaritza duten terrorismoaren biktimen elkarteak ordezkatzeko:

Titularra: Miguel Ángel Folguera Heredia, Terrorismoaren Biktimen Elkartekoa.

Ordezkoa: María de las Mercedes Mota Iglesias, Terrorismoaren Biktimen Elkartekoa.

Titularra: Ana Aizpiri Leyaristi, Covitekoa.

Ordezkoa: Inés Gaviria Sastre, Covitekoa.

Titularra: Agustín Larrinaga Zarrabeitia, Aserfavitekoa.

Ordezkoa: Nerea Batiz Sanchez, Aserfavitekoa.

Titularra: Asun Olaeta Pérez de Mendiola, Zaitukoa.

Ordezkoa: Ireide Galarza Etxezarraga, Zaitukoa.

Titularra: Christian Orlando Esquen Atao, Asociación Plataforma de Apoyo a las Víctimas del Terrorismo Elkartekoa.

Ordezkoa: José Ignacio Herce Álvarez, Asociación Plataforma de Apoyo a las Víctimas del Terrorismo Elkartekoa.

Terrorismoaren biktima bati lotuta sortutako EAEko fundazioak ordezkatzeko:

Titularra: Eduardo Mateo Santamaría, Fernando Buesa Fundaziokoa.

Ordezkoa: Ana Iribar Cuartero, Gregorio Ordoñez Fundaziokoa.

EAEko elkarte bakezaleak ordezkatzeko:

Titularra: Carlos Romera Antón, Elkarteen Forokoa.

Ordezkoa: Víctor Julio Torres Criado, Elkarteen Forokoa.

Laugarrena.– Agindu honek ezarri den egunetik bertatik aurrera izango ditu ondorioak, jendaurrean azaltzeko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian noiz argitaratzen den gorabehera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 16a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala