Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2021eko abuztuaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

MUSKIZKO UDALA
4500

IRAGARKIA, 2021eko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Alkateak, 2021eko uztailaren 15ean, honako dekretu hau eman du:

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 22. artikuluan xedatutakoa betez (langile berrien bidez hornitu beharreko giza baliabideen beharrak enplegu-eskaintza publikoaren xede izango direla ezartzen dute, plantillan izandako aldaketak aintzat hartuta eta udal-arloetako arduradunek planteatutako langile-beharrak aztertuta eta negoziazio kolektiboa egin ostean), eta Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan eskumenak erabiliz, hau

DEKRETATZEN DUT:

Lehenengoa.– 2021. urterako Muskizko Udaleko enplegu-eskaintza publikoa onestea, dekretu honen eranskinean jasotako preskripzioak betez. Enplegu-eskaintza publiko hori egokia da langile berrientzako 2021eko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen 19. artikuluan xedatutakoa betez.

Bigarrena.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen V. tituluan (hizkuntza-normalizazioari buruzkoa) eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan xedatutakoa betetzeko, eta Eusko Jaurlaritzako organo eskudunek bere garaian egindako txostenekin bat etorriz, enplegu-eskaintza publikoan jasotako plazen hizkuntza-eskakizunak eranskinean ezarritakoak izango dira. Derrigorrezko profila atxikita duten plazei dagokienez, dagokion deialdian zehaztuko dira, hori betetzea nahitaezko eskakizuna izango da lanpostua lortzeko eta hori deialdiaren oinarrietan zehaztutako moduan egiaztatuko da.

Hirugarrena.– Dekretu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Muskiz, 2021eko uztailaren 15a.

Alkatea,

AINARA LEIBA ZABALBEITIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala