Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2021eko abuztuaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4499

1134/2021 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan Arreta Integratuaren Zuzendaritzako Erizaintzako Zuzendariordea lanpostua izendapen askez betetzeko.

Barrualde-Galdakaoko ESIko Arreta Integratuaren Zuzendaritzako Erizaintzako Zuzendariordea lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea dagokion talde profesionalean B1.

b) B1 lanbide-taldeko titulua izatea.

c) Gutxienez 4 urteko esperientzia profesionala izatea.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

2.– Aintzat hartuko diren merituak.

– ESIaren esparruan, Lehen Mailako Arretako antolaketa-unitateen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko ezagutzak.

– Lehen Mailako Arretaren esparruan, taldeak kudeatu eta koordinatzearen inguruko ezagutza edota esperientzia.

Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu hori betetzeari lotuta, balioa erantsi diezaioketen merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

Interesdunek Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Labeaga auzoa 46A, 48960 Galdakao). Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

Interesdunek Barrualde-Galdakaoko ESIko Langileen Zuzendaritzara (Labeaga auzoa 46A, 48960 Galdakao) bidali beharko dute eskabidea, datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera.

Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren kopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren kopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia konpultsatua.

– Baloratu beharreko merezimendu guztien kopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaiak baloratu ondoren, proposamena egingo da, izendapena formalizatzeko. Epaimahaiak, txosten arrazoitua egin ondoren, hutsik uztea proposatu ahal izango du, baldin eta izangaiek ez badituzte eskatutako baldintzak betetzen.

Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan, honako hauek jasoko dira: aurkeztutako izangaiak, egindako eginbide osagarriak (halakorik balego), eta lanpostua horietako bati esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia hutsik uzteko kontuan hartu diren arrazoiak.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedura amaitzen duen ebazpena.

Hemen hasi den prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea) Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta Osakidetzaren intranetean eta webgune korporatiboan ere.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik esaten ez bada.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Galdakao, 2021eko uztailaren 19a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala