Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2021eko abuztuaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4496

1111/2021 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Ebakuntza-gelako Zeladoreen Arduraduna lanpostua izendapen askez betetzeko.

Barrualde-Galdakaoko ESIko Ebakuntza-gelako Zeladoreen Arduradunaren lanpostua hutsik dago, Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.– Deitutako lanpostuen lanaldi mota.

– Goizeko lanaldia.

2.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan langile finkoak izatea (estatutupekoak, funtzionarioak edo lan-kontratudunak) eta lanpostua jabetzan izatea E1 lanbide-taldean.

b) E1 lanbide-taldeko titulua izatea.

c) E1 taldean gutxienez 2 urteko esperientzia profesionala izatea.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko eta Osakidetzako Euskara Planeko gainerako baldintzak.

3.– Kontuan hartu beharreko merezimenduak.

– Antolaketarako eta taldeak kudeatzeko gaitasuna.

– Ebakuntza-gelako zeladore gisa esperientzia.

– Zeladoreen Arloak erabiltzen dituen prozedurak, lan-sistemak, bitartekoak, materialak eta gailuak ezagutzea.

– Informatika ezagutza, ofimatikako erabiltzaile mailan.

– Eremu kirurgikoko zeladoreen kudeatzen jaktiea.

– Ospitale-serumen biltegia kudeatzen jakitea.

– Paziente kirurgikoen lekualdatze-sistemen, lekualdatze-orgen eta ohatila kirurgikoen erabiltzaile aurreratua.

– Pazienteak mobilizatzen eta posizionatzen jakitea, teknika kirurgikoak egiteko.

– Suteak detektatzeko eta itzaltzeko ekipamenduak ezagutzea.

Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu hori betetzeari lotuta, balioa erantsi diezaioketen merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.

4.– Euskararen ezagutza.

Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.

5.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Labeaga auzoa 46A, 48960 Galdakao). Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

Interesdunek Barrualde-Galdakaoko ESIko Langileen Zuzendaritzara (Labeaga auzoa 46A, 48960 Galdakao) bidali beharko dute eskabidea, datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera.

Dokumentazioak forma hau izan beharko du.

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren kopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langilearen izendapenaren kopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agirien kopia konpultsatua.

– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien kopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak, hori bai, izangaiak egiten duen eskaeran jaso egin beharko du hori.

6.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaiak baloratu ondoren, proposamena egingo da, izendapena formalizatzeko. Epaimahaiak, txosten arrazoitua egin ondoren, hutsik uztea proposatu ahal izango du, baldin eta izangaiek ez badituzte eskatutako baldintzak betetzen.

Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan, honako hauek jasoko dira: aurkeztutako izangaiak, egindako eginbide osagarriak (halakorik balego), eta lanpostua horietako bati esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia hutsik uzteko kontuan hartu diren arrazoiak.

7.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

8.– Prozedura amaitzen duen ebazpena.

Hemen hasi den prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea) Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta Osakidetzaren intranetean eta webgune korporatiboan ere. Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik esaten ez bada.

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Galdakao, 2021eko uztailaren 14a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala