Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2021eko abuztuaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4463

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 8koa, Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, berritu egiten da CPES Ikasauto BHIP zentroari emandako baimena, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa.

Esp. zk./ EXD-01-2021-2.

AURREKARIAK

Bat.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako lurralde-ordezkariaren 2018ko azaroaren 20ko Ebazpenaren bidez, ondoko espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa aitortu zen CPES Ikasauto BHIP.

– Fluordun hozgarriak erabiliz, gizakien giro erosotasunera zuzendurik, ibilgailuetan instalatuta dauden hozkailu sistemen maneiatzailea.

Bi.– 2021eko ekainaren 29an, CPES Ikasauto BHIP zentroaren ordezkariak, lehen aipatutako espezialitatean, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa baimena berritzeko eskaera aurkeztu zuen Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkarizan, baita baimendutako instalazioak aldatzeko ere.

Hiru.– CPES Ikasauto BHIP zentroak, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen jarraitzen du; izan ere, dekretu horren bidez, banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dira.

Espedientearen ebazpenean, hauek hartu behar dira kontuan, eta aipatu egin behar dira:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordazkaria da ebazpen hau emateko eskudun organoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez.

Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.

Aipatutako legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerako aginduak ikusirik,

HAU EBAZTEN DUT:

Bat.– Banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, CPES Ikasauto BHIP zentroaren baimena berritzea, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa, espezialitate honetan:

– Fluordun hozgarriak erabiliz, gizakien giro erosotasunera zuzendurik, ibilgailuetan instalatuta dauden hozkailu sistemen maneiatzailea.

Baimendutako instalazioak honako hauek dira:

Portal de Gamarra, 36, 2. Pabiloia. Vitoria-Gasteiz.

Bi.– Aitortutako erakundeek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritako betebeharrak eta konpromisoak zein ezar daitezkeen gainerako arauak betetzen ez badituzte, aitortutako entitate izateari utziko diote.

Hiru.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila.

Lau.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Proiektu Estratetikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, jakinarazten denetik Aurrera hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 8a.

Arabako Industria Administrazioko lurralde ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala