
162. zk., 2021eko abuztuaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
OSATU, S. COOP.
4456
IRAGARKIA, Osatu Kooperatiba Elkartearen Kontseilu Errektoreak mendeko zenbait finantza-ekarpen aurretiaz itzultzeari buruz hartutako erabakiari buruzkoa.
Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamendua onartzen duen martxoaren 29ko 58/2005 Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, jendaurrean azaldu da Osatu Kooperatiba Elkartearen Kontseilu Errektoreak 2021eko uztailaren 27ko bileran onartu duela mendeko finantza-ekarpenak aldez aurretik itzultzea, 300.000 euroko zenbatekoa, hain zuzen.
Kontuan hartuta haren aktiboa, mendeko finantza-ekarpen horiek amortizatu ondoren, kooperatibak bere gain hartutako zor guztia baino % 50 handiagoa dela, Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamenduaren 10.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, Osatu Kooperatiba Elkarteak itzulketa horretarako berme nahikoa ematen du, eta, beraz, kooperatibaren hartzekodunek ez dute horren aurka egiteko eskubiderik.
Ermua (Bizkaia), 2021eko uztailaren 27a.
Kontseilu Errektoreko lehendakaria,
IBON ZABALA ALBERDI.
RSS