Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2021eko abuztuaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4449

IRAGARKIA, zeinaren bidez Erakunde Harremanetarako sailburuordearen 2021eko maiatzaren 10eko Ebazpena jakinarazten baita. Ebazpen horren bidez, AAAA_RES_5375/21_04 zehapen-espedientea hastea erabaki zen, dagokion elkargoko kide izan gabe lanbide kolegiatu batean aritzeagatik, Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 15.1 h) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Aipatutako ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Interesdunak 15 egun balioduneko epea du, ebazpen iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzan, Donostia-San Sebastian kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz, eskuragarri dagoen espedientea aztertzeko, egoki iritzitako alegazioak, agiriak edo informazioak aurkezteko eta, egoki iritzitako frogaldia eskatzeko eta frogabideak proposatzeko.

2.– Aurreikusitako epean, prozedura hasteko erabakiaren edukiari buruz alegaziorik egiten ez bada, erabaki hori ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, eta, hala badagokio, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak egindakotzat joko dira.

Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 29a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala