Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2021eko abuztuaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4446

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 2koa, Kulturako sailburuordearena, 2021eko literatura-argitalpenetarako dirulaguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2021eko marxoaren 31n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2021eko martxoaren 17ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.

2.– 2021eko martxoaren 17ko Aginduaren 13.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, jendeak jakin dezan, emandako dirulaguntzen zerrenda osoa, onuradunak, kopuruak eta laguntzen xedea zehaztuta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko aginduaren babesean, euskarazko eta gaztelaniazko 2021eko literatura edizio-planak garatzeko emandako dirulaguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 2a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala