
158. zk., 2021eko abuztuaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4374
953/2021 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko toki-korporazioei laguntzak emateko deialdian aurreikusitako batzordeko kideak izendatzen dira, osasun-zentroak eraiki, handitu, eraberritu eta konpontzeko, eta baita beharrezko altzariak erosteko.
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-korporazioei osasun-zentroak eraiki, handitu, eraberritu eta konpontzeko eta altzariak erosteko laguntzak emateko 2021. urterako deialdia ahalbidetzen duen Osakidetza Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiak I. eranskineko 6.1 puntuan xedatzen duenez, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez izendatutako batzorde batek baloratuko ditu eskabideak.
Azaldutako guztiagatik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako hauek izendatzea Erabakian aurreikusitako Batzordeko kide:
Batzordeburua:
Titularra: Osakidetzako Ekonomiako eta Finantzako zuzendaria.
Ordezkoa: Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.
Batzordekideak:
Titularra: Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko zuzendariordea.
Ordezkoa: Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzaren ordezkari bat.
Titularra: Osakidetzako Azpiegituren zuzendariordea.
Ordezkoa: Osakidetzako Azpiegituren Zuzendariordetzaren ordezkari bat.
Titularra: Erakunde Sanitario Integratuetako ordezkari bat.
Ordezkoa: Erakunde Sanitario Integratuetako ordezkari bat.
Titularra: Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea.
Ordezkoa: Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzaren ordezkari bat.
Idazkaria.
Titularra: Osakidetzako Azpiegituren Zuzendariordetzaren ordezkari bat.
Ordezkoa: Osakidetzako Azpiegituren Zuzendariordetzaren ordezkari bat.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
RSS