
158. zk., 2021eko abuztuaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4369
858/2021 EBAZPENA, uztailaren 7koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Goiatz Etxabe Unanue andrea Anestesia Ondoko Bizkorketarako Unitateko Gainbegirale kargutik kendu egiten den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Urriaren 1eko 1165/2020 Ebazpenaren bidez Goiatz Etxabe Unanue andrea Anestesia Ondoko Bizkorketarako Unitateko gainbegirale izendatu zen Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Goiatz Etxabe Unanue andrea Anestesia Ondoko Bizkorketarako Unitateko gainbegirale kargutik kentzea, Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko ekainaren 30ean izan zituen ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari jakinaraztea.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2021eko uztailaren 7a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Langileen zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.
RSS