
158. zk., 2021eko abuztuaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4367
838/2021 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Naroa Ballesta Gutierrez andea Erizaintzako Zuzendaritzako ondoko izendatzen den (Baliabide Materialen Arloa), izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.
438/2021 eta 557/2021 (huts-zuzenketa) Ebazpenen bidez, Osakidetzako Donostialdeko ESIan Erizaintzako Zuzendaritzako ondoko lanpostu bat (baliabide materialen arloa) izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Naroa Ballesta Gutierrez andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen askez, Erizaintzako Zuzendaritzako ondoko (baliabide materialen arloa), Osakidetzako Donostialdeko ESIan.
Beraz bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Naroa Ballesta Gutierrez andrea izendatzea Erizaintzako Zuzendaritzako ondoko (baliabide materialen arloa), Osakidetzako Donostialdeko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko uztailaren 1ean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdeko ESIari jakinaraztea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2021eko ekainaren 29a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Langileen zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.
RSS