
157. zk., 2021eko abuztuaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (264 KB - 2 orri.)
- EPUB (227 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4360
IRAGARKIA, 2021eko uztailaren 16koa, Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren idazkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira desjabetzeko jardunen eraginpean dauden finkak balio justua ezartzeari buruz Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiak emandako erabakiak.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Interesdunak, bost eguneko epean, Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren egoitzara joan ahal izango dira (Andia kalea, 13, bosgarren solairua), erabakiaren eduki osoa ikusteko, eta bi hilabeteko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan (Bilbon dauka egoitza). Dena dela, era berean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa ere aurkez dezakete lurralde epaimahai honetan, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
Donostia, 2021eko uztailaren 16a.
Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren idazkaria,
MIREN IZASKUN GOIKOETXETA GONZALEZ.
RSS