
157. zk., 2021eko abuztuaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4349
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 223/2021 prozedura laburtuko interesdunak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:
223/2021 prozedura laburtua, Ertzaintzako karrerako funtzionario batek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2021eko martxoaren 2ko Ebazpenaren aurka jarritakoa. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizialen kategoriara igotzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zuen.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2021eko uztailaren 15a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.
RSS