
157. zk., 2021eko abuztuaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4347
EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 4koa, HABEko zuzendariarena, ebazpen honen huts-zuzenketa egiten duena: HABEko zuzendariaren 2021eko uztailaren 7ko Ebazpena, zeinaren bidez arautzen baitira 2020-2021 ikasturtean HABEren komunikagaitasun-mailak euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan mailaren atalasea gaindituz, edota egiaztatzegintzaren eremuko deialdietan euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleei dirulaguntzak emateko prozedura eta baldintzak, eta dagokion deialdia egiten baita.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Hutsegitea aurkitu da 2021eko uztailaren 7ko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenean (2021eko uztailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 138. zk.), eta zuzenketari ekin zaio. Zehazki, I. eranskineko 2. oinarriaren 1.3) atalean, aipatutako ebazpen honetan arautzen diren laguntzen onuradun izateko bete beharreko baldintzak zehaztean, 2021/3988 (15/3) orrialdean, hau esaten duenean:
«Ikasle hauek laguntza hauen onuradun izateko, oinarri honetako beste baldintzak betetzeaz gain, ondorengo baldintzak ere bete beharko dituzte:
Lagundu nahi den maila lortzeko ikasleak egin duen ikastaroa bere osoan amaitu behar du. Betiere:
a) Oro har, gutxienez 50 ikastordu hartuak eduki beharko ditu eta udako ikastaroetan 30 ordu.
b) Asistentziari dagokionez, gutxienez ikastaroaren % 75eko betetze-maila izan beharko du: aurrez aurreko ikasjardunean, gutxienez, euskaltegiak emandako ikastorduen % 75 hartuak izan beharko ditu; eta autoikaskuntzan, berriz, mintza-saioetan izandako asistentzia orduekin, gutxienez ikastaroaren ordu teoriko guztien % 7,5era iritsi.»
Honela esan behar du:
«Ikasle hauek laguntza hauen onuradun izateko, oinarri honetako beste baldintzak betetzeaz gain, ondorengo baldintzak ere bete beharko dituzte:
Lagundu nahi den maila lortzeko ikasleak egin duen ikastaroari dagokionez:
a) Oro har, gutxienez 50 ikastordu hartuak eduki beharko ditu eta udako ikastaroetan 30 ordu.
b) Asistentziari dagokionez, gutxienez ikastaroaren % 75eko betetze-maila izan beharko du: aurrez aurreko ikasjardunean, gutxienez, euskaltegiak emandako ikastorduen % 75 hartuak izan beharko ditu; eta autoikaskuntzan, berriz, mintza-saioetan izandako asistentzia orduekin, gutxienez ikastaroaren ordu teoriko guztien % 7,5era iritsi.»
Donostia, 2021eko abuztuaren 4a.
HABEko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.
RSS