Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2021eko abuztuaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4346

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 13koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskadiko Ehiza Federakuntzaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Euskadiko Ehiza Federakuntza EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1987ko urtarrilaren 16an, 132 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Euskadiko Ehiza Federakuntzak 2019ko martxoaren 14an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere Estatutuen artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Ehiza Federakuntzaren estatutuen 3. artikuluaren aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. artikulu horren erredakzioa honako modu honetan geldituko da:

«3. artikulua.– Euskadiko Ehiza Federazioaren helbidea Donostiako Anoeta Pasealekuan 7. zenbakian dago (20014 PK). Gipuzkoako Lurralde Historikoa».

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea eta, bere aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 13a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala