
157. zk., 2021eko abuztuaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (250 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4345
AGINDUA, 2021eko uztailaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, haurren eta nerabeen minbiziaren arreta kudeatzeko Asistentzia Koordinatzeko Autonomia Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Osasunaren Lurralde Arteko Kontseiluaren 2018ko irailaren 24ko Erabakiaren arabera, autonomia-erkidego bakoitzean Asistentzia Koordinatzeko Batzorde Autonomiko bat sortuko da, haur eta nerabeen minbizi-kasu guztien asistentzia-arreta kudeatzeko. Batzorde hori dagokion arauaren bidez sortu eta definitu beharko da.
Batzorde hori honako hauek osatuko dute, gutxienez: autonomia-erkidegoetako onkohematologia pediatrikoko unitateak dituzten zentroetako tumore-batzorde bakoitzeko ordezkari batek, onkohematologia pediatrikoko unitateetako arduradunek, autonomia-erkidegoan onkohematologia pediatrikoaren koordinazioaz arduratzen den pertsona batek, pazienteen kudeaketaz arduratzen den pertsona batek eta batzorde horrek hala eskatzen duten egoeretarako zehazten dituen pertsonek (adituak izango dira, eta iraunkorrak edo ez-iraunkorrak izan daitezke).
Horretarako, Osasuneko sailburuaren 2021eko martxoaren 1eko Aginduaren bidez, haurren eta nerabeen minbiziaren arreta kudeatzeko Asistentzia Koordinatzeko Autonomia Erkidegoko Batzordea sortu zen.
Agindu horren 3. artikuluak Batzordearen osaera ezartzen du. Batzordeburuak, idazkariak eta Osasuneko sailburuak izendatutako kideek osatuko dute batzordea, Osasuneko Lurralde arteko Akordioan jasotzen den gutxieneko osaeraren arabera.
Adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– haurren eta nerabeen minbiziaren arreta kudeatzeko Asistentzia Koordinatzeko Batzorde Autonomikoko kide izendatzea honako pertsona hauek:
Batzordeburua: Miguel Sánchez Fernández (Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria).
Ana Bustinduy Bascaránek ordezkatuko du kargua hutsik badago, kanpoan edo gaixorik badago edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada.
Idazkaria: Itziar Astigarraga Aguirre.
Kargua hutsik badago, kanpoan edo gaixorik badago edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, Itziar Calvo Mongek ordezkatuko du.
Batzordekideak:
– Donostialdeko ESIko Tumoreen Batzordearen ordezkari: José Javier Uriz Monaut.
– Ezkerrralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Tumoreen Batzordearen ordezkari: Ricardo López Almaraz.
– Donostialdeko ESIko Onkohematologia Pediatrikoko Unitatearen arduraduna: Itziar Calvo Monge.
– Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Onkohematologia Pediatrikoko Unitatearen arduraduna: Itziar Astigarraga Aguirre.
– Euskadiko Onkohematologia Pediatrikoaren koordinazioaren arduraduna: Maria Angeles Sala Gonzalez.
– Pazienteen kudeaketaren arduraduna: Ana Bustinduy Bascarán.
– Aditu gisa:
– Julio Arrizabalaga Aguirre Zaldegui (IIS Biodonostia)
– M.ª Jesús Cabero Pérez (Kantabriako Osasun Saila)
– Luis Castaño González (IIS Biocruces Bizkaia)
– Francisco Javier Fuertes Velez (Bilbo-Basurtuko ESIa)
– Elisa Garrote Llanos (Bilbo-Basurtuko ESIa)
– June Kortajarena Ambelez (Eusko Jaurlaritzako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza)
– Xabier Leizea Ortega (Umeekin – Euskadiko Haur Onkologikoen Gurasoen Federazioa)
– Juan Ignacio Montiano Jorge (Arabako ESIa)
– Enrique María Ocio San Miguel doktorea (Kantabriako Osasun Saila)
Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 19a.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.
RSS