
157. zk., 2021eko abuztuaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4342
130/2021 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez M.ª Teresa García de la Serna andrea Sukaldeko buru izendatzen den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean.
94/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Santa Marina Ospitalean Sukaldeko buru lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, M.ª Teresa García de la Serna andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen askez, Osakidetzako Santa Marina Ospitaleko Sukaldeko buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– M.ª Teresa García de la Serna andrea izendatzea Sukaldeko buru, Osakidetzako Santa Marina Ospitalean.
Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko uztailaren 5an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIari jakinaraztea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2021eko uztailaren 5a.
Santa Marina Ospitaleko Zuzendaritza Gerentzia.
Ez egoteagatik, ordezkapenari buruzko maiatzaren 24ko 520/2007 Ebazpenaren bidez.
Santa Marina Ospitaleko zuzendari medikoa,
RAMÓN HERRERÍA LAHERRÁN.
RSS