Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2021eko abuztuaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4341

143/2021 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Emergentzietako zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Nieves González Diez andrea materialak eta haiei lotutako prozesuak kudeatzeko gainbegirale izendatzen den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean.

Emergentzietako zuzendari-gerentearen 124/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Emergentziak erakundean materialak eta haiei lotutako prozesuak kudeatzeko gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Nieves González Diez andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen askez, Osakidetzako Emergentziak erakundeko materialak eta haiei lotutako prozesuak kudeatzeko gainbegirale.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Nieves González Diez andrea izendatzea materialak eta haiei lotutako prozesuak kudeatzeko gainbegirale, Osakidetzako Emergentziak erakundean.

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko irailaren 6tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Langileen Departamentuari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko uztailaren 1a.

Emergentzietako zuzendari-gerentea,

OSCAR ALLER GARCIA.


Azterketa dokumentala