Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2021eko abuztuaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4305

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2021eko martxoaren 26ko Ebazpena, 21.0007.48.01.01.03 (ST-282/2020) espedienteari dagokiona.

Ezinezkoa izan da ebazpen horren jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen baten bidez bukatu da espediente hori; ebazpen horretan, I482020000054410 arau-hauste aktan jasotako zehapen-proposamena baiesten da, eta, beraz, enpresari 6.251 euroko zehapena ezartzen zaio, Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 8.2 artikuluan tipifikatutako arau-hauste oso astun bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

Enpresari jakinarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, bere lurralde historikoko lurralde-ordezkaritzaren bitartez, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Halaber, jakinarazten zaio, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen ez badu, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko duela, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2021-10-13 da; eta, ordainketa egiteko, datu hauek behar dira:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

– Erakunde igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 4820028200307.

– Identifikazioa: 131021.

– Zenbatekoa: 6.251euro.

Hala egin ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 22a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala