Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2021eko abuztuaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIKO BOSGARREN ATALA
4303

EDIKTUA, PZL 2000 hiri-errentamenduei buruzko 245/2020 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia. Bosgarren atala.

Errekurtsoa: Hiri Errentamenduen Legea, PZL 2000, 245/2020 apelazio-errekurtsoa.

Apelatzailea: Raul Franconetti Ruiz.

Apelatuak: Aritza Alunda Etxebarria, Itsas Berdea Asociacion CBD Medicinal Para el Uso del Cannabis, Javier de la Torre Sanchez eta Markel Diez de Andino Jimenez.

Gaia: prozedura arrunta.

Aurrean aipatutako apelazio-errekurtsoaz 166/21 epaia eman da 2021eko ekainaren 24an. Interesdunek horren kopia eskuratu ahal dute Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren Bosgarren Atalean.

Ez dakigu apelatuak non bizi diren edo non duten egoitza. Horregatik, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak 497.2 artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz, erabaki da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2021-06-24ko 166/21 epaia apelatuei (Aritza Alunda Etxebarria jauna eta Itsas Berdea Asociación CBD Medicinal Para el Uso del Cannabis) jakinarazteko eginbidea burutzeko.

Bilbao, 2021eko ekainaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala