Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2021eko abuztuaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4302

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2021eko maiatzaren 18koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira COVID-19aren aurrean merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programarako arauak eta egiten baita 2021eko ekitaldirako deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira agindu honen argitalpenean: Agindua, 2021eko maiatzaren 18koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira COVID-19aren aurrean merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programarako arauak eta egiten baita 2021eko ekitaldirako deialdia (2021eko maiatzaren 26ko EHAA, 102. zenbakia). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko argitalpenaren 2021/3023 (33/16) orrialdean, 11.8 oinarrian,

hau dioen tokian:

«Diruz lagun daitezkeen aktiboen deskribapena ondo identifikatuta dituzten fakturak bakarrik onartuko dira, ez dira onartuko kontzeptu kodetuak. Gainera, faktura horiek 100 euro edo gutxiagokoak izan beharko dira –BEZik gabe–.»

hau esan behar du:

«Diruz lagun daitezkeen aktiboen deskribapena ondo identifikatuta dituzten fakturak bakarrik onartuko dira, ez dira onartuko kontzeptu kodetuak. Gainera, faktura horiek 100 euro edo gehiagokoak izan beharko dira –BEZik gabe–.»


Azterketa dokumentala