
154. zk., 2021eko abuztuaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4277
EBAZPENA, 2021eko uztailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkari berria izendatzen duena.
Otsailaren 9ko 22/1988 Dekretuak (1988ko otsailaren 18ko EHAA) sortu zuen Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea, eta haren helburu nagusitzat ezarri zuen Eusko Jaurlaritzan hezkuntza arloan eskumena zuen sailari aholkuak ematea Euskadiko musika-ikasketen arautzeari buruz, araututako irakaskuntzetan nahiz arautu gabekoetan.
Dekretu horretan arautzen dira, gainera, Batzordeko kideen kargu-uzteak eta izendapenak (3. artikuluko c letran). Horren arabera, idazkaria Batzordearen bileretara joango da, hitzarekin baina botorik gabe, eta Hezkuntzako sailburuordeak izendatuko du saileko zerbitzu zentraletako langileen artean.
Hezkuntzako sailburuordearen 2020ko irailaren 15eko Ebazpenaren bidez Henar Gil Villar andrea izendatu zen Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkari. Hezkuntza Saileko zerbitzu zentraletako Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren egituran aldaketak izan direnez, eta Araubide Bereziko Irakaskuntza Zerbitzuaren osaeran; ondorioz, kide batek kargua utzi behar du, eta beste pertsona bat izendatu behar da haren ordez. Beraz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkari kargutik kentzea Henar Gil Villar andrea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– 22/1988 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoa betez, Santos Palma Arnaiz jauna izendatzea Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkari, Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzako Araubide bereziko Ikastetxeen Teknikari delako Hezkuntza Saileko zerbitzu zentraletan.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 5a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS