Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2021eko abuztuaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4276

AGINDUA, 2021eko uztailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) «Grant Vela School» atzerriko ikastetxe pribatuak jardunean jarraitzeko baimena aldatzeko dena.

«Asociación Educación Siglo XXI» erakundearen ordezkariak aurkeztutako eskaera aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen baita Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) britainiar hezkuntza-sistemako irakaskuntzak ematen dituen atzerriko ikastetxe pribatu batek jardunean jarraitzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako eskubidea arautzen duena (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretua, Espainian dauden atzerriko ikastetxeen erregimenari buruzkoa (ekainaren 23ko BOE); 2012ko martxoaren 12ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta atzerriko hezkuntza-sistema bateko ikasketak eta Espainiako eta Euskal Herriko hizkuntza eta kulturari buruzko ikasketak eskaintzen dituzten unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Geografia eta Historia irakasgaiak ezartzen eta arautzen dituena (apirilaren 20ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoa den indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau:

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.–, Baimena ematen da Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) «Grant Vela School» atzerriko ikastetxe pribatuak jardunean jarraitzeko, britainiar hezkuntza-sistemako irakaskuntzak eman ditzan:

Honako hau izango da ikastetxearen egitura:

Kode-zenbakia: 010736 eta 01007816.

Izen generikoa: Atzerriko Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Grant Vela School».

Titularra: Asociación Educación Siglo XXI.

Helbidea: Arriagako atea, 66.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde Historikoa: Araba.

Honako hauek dira ikastetxean emango diren britainiar hezkuntza-sistemako irakaskuntzak:

Nursery-tik (3 urte) Year 6-ra (10-11 urte) bitarteko irakaskuntzak, 60 ikaspostu.

2. artikulua.– British Council erakundeak eginiko txostenaren arabera, Nursery-tik Year 6-ra bitarteko irakaskuntzak emateko baimenak 2021eko abendua arte izango du balioa. Data horretatik aurrera, baimena Britainiar Enbaxadako zerbitzuen ikuskapenaren menpe egongo da.

3. artikulua.– Grant Vela School ikastetxeari emandako baimena mugatuta egongo da espainiar hezkuntza sistemako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako (5. maila barne) etapa berberetara.

4. artikulua.– Baimenaren xede diren ikasketa hauek ezin daitezke espainiar berberekin konbalidatu, oraingo legediaren barnean hala aurreikusita ez dagoelako.

5. artikulua.– Ikastetxeak Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Geografia eta Historia irakaskuntzekin osatu beharko ditu baimendutako irakaskuntzak, 2012ko martxoaren 12ko Aginduan ezarritakoaren arabera (2012ko apirilaren 20ko EHAA).

6. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere.

7. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

8. artikulua.– Agindu honen bidez emandako baimena Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek 2021-2022 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala