
154. zk., 2021eko abuztuaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (17290 KB - 25 orri.)
- EPUB (7462 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4275
44/2021 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Sopelako udalarekin Sopelako Asu sektoreko G lurzatian etxebizitza publikoak sustatzeko egindako hitzarmena argitaratzea xedatzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, hari dagokion publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Sopelako udalarekin Sopelako Asu sektoreko G lurzatian etxebizitza publikoa sustatzeko egindako hitzarmenaren testua.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 13a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
RSS